Blog honetan aurkituko dituzu baliabide hezitzaileak eratzeko azalpen ugari. Hauen artean JClic, Hotpotatoes, Squeak, Malted, PowerPoint, Neobook, Edulim, Flash eta Swish agertzen dira.
Programa hau oso erabilgarria izan daiteke gure klaseetarako. Fisika irakasteko oso aproposa eta interesgarria. Imaginazio pixka batekin izugarrizko gauzak egin daitezke, ikusi bestela bideoa. Hau adibide bat besterik ez da, programa eskuratzeko sartu webgune honetan http://www.phunland.com/wiki/Home
Bideo honen bidez, hezkuntzan eta orokorrean gizarte guztietan teknologia berrien aurrean mesfidati eta zalantzazko jarrera agertzen dugu. Baliabide berri hauek ikustean izutu eta erabiltzen ez dakizkigu
Honako bideoan, teknologia berriek irakaskuntzan eta bizitzako eremu guztitan duten eragina aztertzen du, hots, teknologia berriek dituzten alde positiboak zein negatiboak.
Aurkeztu nahi dizuegu ariketak sortzeko erreminta bat, liburu multimediak edo Edlim-ak. Hemen Klikatuz gero haren definizio eta azalpena aurkituko duzu. Hauek sortzeko programak sarean deskargatu diitzakezu, bai erderaz eta bai euskeraz. Honekin batera hauek maneiatzeko tutorialak ere eskuratzu ditzakezu:
Hona hemen adin guztietarako eta ikasgai guztietarako zuzenduriko hainbat baliabide multimedia. Portal honetan zikloka eta gaika aukeratu ditzakegu egin nahi ditugun ariketak. Era erakargarrian ikaSteko aukera ematen dute.